130 dantzari batuko dira domekan Euskal Jaian

Anboto 2013ko urr. 19a, 08:36
Durangaldeko zazpi dantza talde egongo dira

Durangaldeko zazpi dantza talde egongo dira.

 

130 umek egingo dute dantzan domekan, Mañariko Euskal Jaian. Durangaldeko zazpi dantza taldek parte hartuko dute: Mañaria, Elorrio eta Atxondotik bana, eta Abadiño eta Durangotik bina eroango dituzte. Mañariko Andra Mari elkarteak antolatzen du jaia urte birik behin.

 

12:00etan hasiko da jaia, kalejiragaz. 13:00etan, umeak batuko dituzte eta etxeetara bazkaltzera eroan. Usadio bihurtu da hori: herritarrek dantzariak jasotzen dituzte etxean eta bazkaltzen ematen diete. Eguneko zita garrantzitsuenetako bat alardea izango da, 17:00etan hasita.

 

Santa Ursula eguna

Bestalde, astelehenean herriko berezko patroiaren eguna ospatuko dute, Santa Ursula. Udalak eta jubilatuek meza, bazkaria eta erromeria prestatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!