Ermitak konpontzen hasi zirela hogei urte bete dira

Anboto 2013ko urr. 11a, 08:30
Mañariko Ermitauak taldeak, ermitak auzolanean konpontzen ditu

Mañariko Ermitauak taldeak, ermitak auzolanean konpontzen ditu.

 

\"\"

 

1993an herritar talde bat ermitak konpontzen hasi zen auzolanean. Urterik urte ekintza horretan jarraitu dute, eta dagoeneko ohitura bihurtu da. Hogeigarren urteurrena bihar ospatuko dute. Mañariko Ermitauak deitzen da lagun-talde hori, eta bertako kide Mikel Urizarrek gogoratu ditu hasierak: “Ermitak ez zeuden egoera onean, eta jendeak lanerako borondatea erakutsi zuen”.

 

Maiatzean Ermiten Ibilbidea egiten dute, eta baselizetan zer konpondu behar den aztertzen dute. Gero, auzolanerako deialdia egiten dute. Eta, azkenik, upategi batean bazkaltzen dute.

 

Bihar, 18:00etan meza ospatuko dute. 19:00etan Mañariko ermiten inguruko berbaldia eskainiko du Angel Larrea historialariak, eta 20:00etan, Mañariko Ermitauen ardoa aurkeztuko du Launa upategiko Iker Unzaluk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!