Gazteen etxebizitza beharra jakin guran

Anboto 2013ko urr. 3a, 14:19
Herriko Plan Orokorraren baitan, etorkizunean zenbat etxebizitza eraiki aurreikusiko dute

Herriko Plan Orokorraren baitan, etorkizunean zenbat etxebizitza eraiki aurreikusiko dute.

 

Mañariko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra egiteko partaidetza prozesua egiten dabil udala. Batzarrez gainera, gazteei begira inkesta berezi bat prestatu dute. Izan ere, planaren baitan, etorkizunean zenbat etxebizitza egin aurreikusiko dute. Horregatik, gazteei galdetzen dabiltza, benetako beharraren berri jakiteko. Datozen hamar urteetarako aurreikuspena izango da.

 

18-35 urte artekoei banatu diete inkesta, eta urriaren 24a baino lehen udaletxean entregatzeko eskatu du udalak. Honelakoak erantzun behar dituzte, besteak beste: etxerik bilatzen dabiltzan, herrian zein lekutan bizi gura duten, edota zelako etxea beharko luketen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!