Hasi dute Plan Orokorra berrizteko prozesua

Anboto 2013ko ira. 20a, 09:55
Atzo ekin zioten 35 herritarrek Hiri Antolamendurako Plan Orokorra zehazteko prozesuari. Datozen hamar urteetarako herria zelan eraiki aztertuko dute, hirigintza, ekonomia, gizarte eta kultur ikuspegitik

Atzo ekin zioten 35 herritarrek Hiri Antolamendurako Plan Orokorra zehazteko prozesuari. Datozen hamar urteetarako herria zelan eraiki aztertuko dute, hirigintza, ekonomia, gizarte eta kultur ikuspegitik.

 

Udalak herritarren partaidetzagaz landu gura du HAPOren aurrerapena. Gero, aurrekontuen arabera zehaztuko lukete azkenengo dokumentua. Herritarren iritzi eta ikuspegiari garrantzia eman diote, eta horregatik ipini dute martxan Alkarregaz izeneko prozesua. Atzo, irailak 19, egin zuten lehenengo batzarra. 35 lagunek parte hartu zuten, eta ekimenaren aurkezpena egiteko aprobetxatu zuten udaleko ordezkariek zein prozesuko teknikariek.

 

Beste lau batzar egingo dituzte prozesuan zehar. Urriaren 3an diagnostikoa, urriaren 24an balorazio mapa, azaroaren 24an lur erabilgarrien azterketa eta abenduaren 12an proposamenen aurkezpena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!