Euskara ikasteagatik diru-laguntzak emango dituzte

Anboto 2013ko ira. 19a, 08:46
Mañariko Udalak euskara ikasiko duten herritarrak diruz lagunduko ditu. Ikasleek irailaren 27ra arteko epea daukate laguntzak eskatzeko

Mañariko Udalak euskara ikasiko duten herritarrak diruz lagunduko ditu. Ikasleek irailaren 27ra arteko epea daukate laguntzak eskatzeko.

 

Udaletxean aurkeztu behar dituzte hurrengo fotokopiak: ikastaroaren matrikula, nortasun agiria eta kontu korrontea. Ordainketa osoaren %80 jaso ahal izango dute ikasleek. Barnetegiei dagokienez, dirula-guntza %30ekoa izango da.

 

Kirolerako eta ikasleen garraiorako ere badago laguntzarik. Horiek ere hilaren 27ra arte eskatu ahal dira. Kanpoko kiroldegietan ibiliko direnek, erroldatuek eta kanpokoek ordaintzen dutenaren arteko aldea jasoko dute. Garraio arlokoa, unibertsitatean edo Lehen Hezkuntzan dabiltzanek jaso ahalko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!