Ikastaroetan izena emateko aukera

Anboto 2013ko ira. 13a, 08:51
Ikasturte berriagaz batera, hainbat ikastarotan apuntatzeko aukera eman du udalak. Irailaren 20ra bitartean, gimnasia ikastaroetan izena eman ahal izango dute mañariarrek. Mantentze-gimnasia deitzen den ikastaroa martitzen eta eguenetan garatuko da, 19:00etatik 20:00etara. Pilatesekoa, ostera, astelehen eta eguaztenetan, ordutegi beragaz

Ikasturte berriagaz batera, hainbat ikastarotan apuntatzeko aukera eman du udalak. Irailaren 20ra bitartean, gimnasia ikastaroetan izena eman ahal izango dute mañariarrek. Mantentze-gimnasia deitzen den ikastaroa martitzen eta eguenetan garatuko da, 19:00etatik 20:00etara. Pilatesekoa, ostera, astelehen eta eguaztenetan, ordutegi beragaz.

 

Mantentze-gimnasian apuntatu gura duten herritarrek, 75 euro ordaindu beharko dute urteko kuota. Pilates ikastaroaren kasuan, ez dago zehaztuta; izena ematen duen jende kopuruaren araberakoa izango da prezioa.

 

Bestalde, aurten ere umeentzako ingeles ikastaroa eskainiko du udaleko kultura arloak. Astelehen eta eguaztenetan emango dituzte eskolak, 17:30etik 18:30era. Adina kontuan hartuta, talde bi sortzea da antolatzaileen asmoa. Martxan dagoen ikastaro bat esku-pilotakoa da, martitzenean hasi zuten-eta ikasturtea. Arratsaldeko 17:30etik aurrera ikasiko dute gazteek pilotan jokatzen. Martitzen eta eguenetan elkartuko dira pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!