Partaidetza handituta ospatu dituzte jaiak

Anboto 2013ko abu. 31a, 08:00
Paella txapelketan 270 lagun batu ziren bazkaltzeko.

Aurtengo Andra Mari jaietan herritarren partaidetza handitu da aurreko urteetako edizioekin alderatuta. Hori esan dute Jai Batzordeko kideek, eta sentsazio ona daukate, oraindino balorazio osoa egin ez duten arren.

 

Ekintzek herritarrengan harrera ona eduki dutela adierazi dute, eta parte-hartze handia egon dela. Esate baterako, herri afarian 225 lagun batu ziren: “Oraindino jende gehiago geratu zen apuntatu ezinik”, azaldu dute. Beste ekitaldi arrakastatsu bat paella txapelketarena izan zen; 270 lagun elkartu ziren bazkaltzeko. Herriko ekintzetan normalean parte hartzen ez duen jende ugari aurten hurreratu egin dela-eta, pozik egin dute berba.


Bestalde, umeen jolasek herritar asko erakarri zuten, Andra Mari egunez. Hilaren 16ko rock kontzertuek ere gauza bera lortu zuten: “Gazte piloa etorri zen”, esan dute Jai Batzordeko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!