Ursula Donearen ospakizuna, barikuan

Anboto 2013ko uzt. 24a, 11:20
Mañariko Ursula Donea nagusien elkarteak jaia antolatu du hilaren 26rako, barikurako. Aittitte-Amamen Eguna da eurentzat, eta hainbat ekintza prestatu dituzte. Lehenengo, meza egingo dute, 13:00etan. Horren ostean, bazkarian elkartuko dira, 14:30ean

Mañariko Ursula Donea nagusien elkarteak jaia antolatu du hilaren 26rako, datorren barikurako. Aittitte-Amamen Eguna da eurentzat, eta hainbat ekintza prestatu dituzte. Lehenengo, meza egingo dute, 13:00etan. Horren ostean, bazkarian elkartuko dira, 14:30ean.

 

Ursula Doneako bazkideek 22 euro ordaindu beharko dituzte bazkarian parte hartzeko, eta bazkide ez direnek, ostera, 28. Bazkarian apuntatzeko txartelak Errekondo tabernan eskuratu ahal direla azaldu dute nagusien elkarteko kideek.

 

Jaien aurkezpena

Bestalde, Andra Mari jaien aurkezpena egingo dute gaur udalbatzarren aretoan, 20:30ean. Horren aurretik, iazko jaietako irudiekin osatutako bideo bat ere proiektatuko dutela adierazi dute. Herritarrei begirako aurkezpena izango da, beraz. Abuztuaren 14an hasiko dira Mañariko jaiak, eta hurrengo egun bietan ere egongo dira ekintzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!