Ikastaro berriak eskaini gura dituzte irailetik aurrera

Anboto 2013ko uzt. 18a, 08:07
Mañariko Udalak ikastaro gehiago eskaini gura ditu datorren ikasturtean. Antza denez, hainbat herritarrek egindako eskaera izan da

Mañariko Udalak ikastaro gehiago eskaini gura ditu datorren ikasturtean. Antza denez, hainbat herritarrek egindako eskaera izan da.

 

Pilates, GAP eta gimnasia hipopresiboa praktikatzeko ikastaroak eratu gura dituztela adierazi dute. Arduradunek esan dute ikastaroen berri eman dutela, zenbat jende prest egongo litzatekeen jakin gura dutelako. Taldeak osatuz gero, urrian ipiniko lirateke martxan, azaldu dutenez. Irailean emango dute ikastaro hauen gaineko informazio gehiago; oraindik ez dago zehaztuta zenbat ordaindu beharko den, ez eta zein egunetan izango diren saioak ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!