Añanako Gatz Haranera bisita, hilaren 13an

Anboto 2013ko uzt. 7a, 08:42

Udaletxean edo liburutegian apuntatu behar da

Udaletxean edo liburutegian apuntatu behar da.

 

Mañariko Udalak irteera kultural bat eratu du uztailaren 13rako: Añanako Gatz Haranera bisita. Ekimenaren berri eman dute, esanez oraindik badagoela izena emateko aukera; hilaren 10ean amaituko da epea. Udaletxean edo liburutegian apuntatu beharko dute interesdunek.

 

Goizeko 09:30ean irtengo dute Mañaritik, autobus geltokitik. 11:00etarako, Añanara helduko dira, eta bisita egingo dute. Amaitzean, Gasteizera joango dira bazkaltzera. 14:00etan batuko dira mahaiaren bueltan. Arratsalderako plan bi ipini dituzte aukeran: arratsaldepasa egitea Gasteizen, edota katedrala bisitatzea. Bisita horrek 8,5 euro balio du, eta izena ematean abisatzeko eskatu dute. Irteeraren prezio orokorra hogei eurokoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!