Donostia eta Zarautzera, Ursula Donea elkarteagaz

Anboto 2013ko eka. 29a, 09:00

Gaur Gipuzkoa aldera egunpasa joango dira hainbat mañariar. Herriko nagusien Ursula Donea elkarteak antolatu du ekintza, eta goizeko 09:30ean ipini dute txangorako hitzordua

Gaur Gipuzkoa aldera egunpasa joango dira hainbat mañariar. Herriko nagusien Ursula Donea elkarteak antolatu du ekintza, eta goizeko 09:30ean ipini dute txangorako hitzordua.

 

Donostiara ailegatzean, goiza libre edukiko dutela esan dute antolatzaileek; bakoitzak bere plana egin ahal izango du. Eguerdian bazkaltzera joango dira guztiak, Aginaga sagardotegira. Ostean, Zarautzen arratsaldepasa egingo dute, azaldu dutenez.

 

Ursula Donea elkarteko bazkideek 25 euro ordaindu dituzte ekintzan parte hartu ahal izateko, eta bazkide ez direnek, ostera, 30 euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!