Bandera espainiarra udaletxean ipini ostean, ikurrinari omenaldia

Anboto 2013ko eka. 14a, 12:17

Espainiako bandera ipintzea inposaketa izan dela diote; \"ez da izan udal ordezkarion gogoa\"

Espainiako bandera ipintzea inposaketa izan dela diote; "ez da izan udal ordezkarion gogoa".

 

Madrildik etorritako agindua bete dute Mañarian ere: Espainiako bandera ipini dute udaletxean. Atzeko aldean kokatu dute. Behartuta eta gogoz kontra hartutako erabakia izan da. Inposaketa izan dela diote: “Hori ez da izan udal ordezkarion gogoa”.

 

Iazko maiatzean heldu zen agindua Espainiako gobernuaren ordezkaritzatik, eta udalak ez ikusiarena egin zuen. Baina, handik lasterrera horren zergatia eskatu zioten. Udalak errekurtsoa ipini zuen, eta 2013ko martxoan heldu zen azken ordena. Egoeraren aurrean, eta oraingo zein lehenagoko hainbat zinegotzik bultzatuta, ikurrinari omenaldia egingo diote bihar. Balkoietan ikurrinak ipintzeko deia ere egin dute. Gainera, 220 sinadura batu dituzte; 118 dira mañariarrenak. Bultzatzaileek mozio bat aurkeztuko dute gaur.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!