Ezpatadantzari Eguna ospatuko dute gaur, 41. biderrez

Anboto 2013ko eka. 15a, 10:01
Gerediaga Elkarteak eratuta, Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna ospatuko dute gaur, Mañarian. Jada 41. edizioa izango da, azaldu dutenez

Gerediaga Elkarteak eratuta, Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna ospatuko dute gaur, Mañarian. Jada 41. edizioa izango da, azaldu dutenez.

 

Gerediagak gogorarazi du Dantzari Dantza edo Ezpatadantza desagertzear zeudela XIX. mendearen amaieran, Durangaldeko herri batzuetan bakarrik mantentzen zela. “Gaur egun, pozgarria da gure eskualdeko herri gehienetan dantza berreskuratuta dagoela ikustea”, esan dute Gerediagako ordezkariek. 19:00etan kalejira egingo dute ezpatadantzariek, plazara heltzeko. 19:30ean hasiko dute saioa. 21:30ean afaria egingo dute, eta ostean, erromeria izango da Ansorregi taldeagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!