45 herritarrek jarraituko dute bihar auzolanean, bideak garbitzeko

Anboto 2013ko eka. 7a, 08:54

Endika Jaiok esan du auzolana lako ekimenak garrantzitsuak direla, \"herria kohesionatzeko\"

Endika Jaiok esan du auzolana lako ekimenak garrantzitsuak direla, "herria kohesionatzeko".

 

Joan zen zapatuan izan zuten Mañarian auzolanetarako lehenengo eguna, eta bihar jarraituko dute ekinean, bigarrenez, beharrak amaitzeko asmoz. Gainera, jende gehiagok eman du izena; 45 lagun batuko dira auzoetarako bideak garbitzeko.

 

Endika Jaio alkateak balorazio positiboa egin du joan zen asteko auzonalaz galdetzean: “Lan handia egiteaz gainera, eduki genuen giroa ere zoragarria izan zen, eta hala izatea espero dugu asteburu honetan ere”. Adierazi du horrelako ekimenak garrantzitsuak direla herrian, auzoetako jendea batzeko aukera ematen duelako: “Herria kohesionatzeko ere balio du”. 35 lagun ibili ziren Aldegoienan eta Aldebaraietan bideak garbitzen. Bihar Arruetan, Aldebarrenan eta Mendibutzun ibiliko dira beharrean. Goizeko 08:00etan irtengo dute auzolanera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!