Korrikako bideoen dirua liburutegian erabiliko dute

Anboto 2013ko mai. 29a, 10:48

Korrikaren historian lehenengo biderrez, aurtengo edizioa Mañaritik pasatu zen. Martxoaren 20an zapaldu zituen Korrika 18k Mañariko kaleak

Korrikaren historian lehenengo biderrez, aurtengo edizioa Mañaritik pasatu zen. Martxoaren 20an zapaldu zituen Korrika 18k Mañariko kaleak.

 

Gertaera berezia dela-eta, udalak bideo bat egin du egun horretan jasotako irudiekin. Bideo hori euro batean salduko dute, eta jasotako dirua liburutegian inbertituko dute, materiala erosteko.

 

Kopia bat eskatu gura duenak maiatzaren 31n du azken aukera. Horretarako, liburutegian eman beharko du izena, bertara joanez edo 94 620 15 38 telefonora deituz. Behin eskaeren kopurua jakinda, udalak kopiak egingo ditu, eta ekaineko informazio orrian azalduko du zelan batu behar den bideoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!