Auzolanak egingo dituzte ekainaren 1ean eta 8an

Anboto 2013ko mai. 24a, 08:31

Lehenengo egunerako 30 lagunek eman dute izena, eta bigarrenerako 35ek; batzarra egingo dute gaur

Lehenengo egunerako 30 lagunek eman dute izena, eta bigarrenerako 35ek; batzarra egingo dute gaur.

 

Datozen asteburu bietan auzolanak egingo dituzte Mañarian, udalak sustatuta. Hain zuzen, ekainaren 1ean eta 8an batuko dira herritarrak beharrak egiteko. Apirilean frontoiko kristalak garbitu zituzten lehenengo apuntatu zirenekin, eta orain, beste zeregin batzuk dauzkate.

 

Endika Jaio alkateak aurreratu duenez, lehenengo egunerako 30 lagunek eman dute izena, eta bigarrenerako 35ek. Gainera, kopurua handitzea espero dute. Horiekin guztiekin batzarra egingo dute gaur, 19:30ean, udalbatzarren aretoan. Orduak zehaztu eta lana planifikatzea; horiek dira gaurko bilkurarako asmoak. Alkateak azaldu du auzoetarako bide bazterrak garbituko dituztela aurtengo auzolanetan. Iazko moduan, parte hartzen dutenekin bazkaria egingo dute ekainaren 22an, lana eskertzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!