Domekako azokagaz amaituko dute aurtengo Aste Kulturala

Anboto 2013ko mai. 17a, 08:09

Landareak nobedade izango dira azokan, eta nekazari gazteak ere bai

Landareak nobedade izango dira azokan, eta nekazari gazteak ere bai.

 

Domekan amaituko da Mañariko Aste Kulturala. Joan zen asteburuan hasi zuten egitaraua, eta domeka honetan emango diote amaiera XVIII. Artisau, Elikadura eta Landare Azokagaz. Bertan, ahuntz azpigorriak izan ohi dira protagonista; aurtengorako, baina, lehiaketa beharrean, erakusketa eratu dute. Ainara Areitio zinegotziak azaldu du, modu horretan udalak dirua aurreztu gura duela.

 

Landareak nobedade izango dira, eta nekazari gazteak ere bai. Izan ere, EHNEren bidez, inguruko nekazari gazteekin hartu-emanetan ipini dira, bertan parte hartzera gonbidatzeko. Guztien artean postu bat ipiniko dute azokan. Areitiok esan du “nekazari gazteei bidea zabaltzea” gura dutela proposamen horren bitartez. Goizeko 11:00etatik 14:00etara egingo dute azoka. Ahuntz eta landareez gainera, pastelak, trufak, ogiak eta gaztak egongo dira salgai. Gaur, bertso afaria Gaur eta bihar ere egongo dira ekintzak Aste Kulturalaren barruan.

 

Gaur, 20:00etan bertso afaria egingo dute, eta bihar, abesbatzaren kontzertua, 21:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!