Askondoko koban aurkitutakoa azalduko dute Aste Kulturalean

Anboto 2013ko mai. 13a, 08:07

Ekintza ugari prestatu dituzte gaur hasi eta domekara bitartean

Ekintza ugari prestatu dituzte gaur hasi eta domekara bitartean.

 

Gaur hasiko da Mañariko Aste Kulturala. Ekintza ugari prestatu dituzte hurrengo domekara bitartean, eta XVIII. Elikadura eta Landare Azokagaz emango diote amaiera. Eskaintzaren artean, esanguratsua da eguenean egingo dutena: Askondoko koban aurkitutakoaren berri emango dute arkeologo eta ikerlariek. 19:30ean hasiko da berbaldi hori, liburutegi zaharrean. Diego Garate eta Joseba Rios arkeologoek gidatu zuten azterketa, eta ondorioztatu zuten bertako margoak duela 25.000 urtekoak direla. Aztarna zaharrenak, ostera, Neanderthal sasoikoak. Adituen ustez, ikerketa aldetik koba garrantzitsua da.

 

Bestalde, martitzenean erleen inguruko berbaldia egongo da 19:30ean. Hilaren 17an bertso afaria egingo dute, eta 18an Kirikiño abesbatzaren udaberriko kontzertua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!