'Errose Bustintza' kultur etxea, zabalik

Anboto 2013ko api. 29a, 13:36
Hainbat herritar batu dira inaugurazio ekitaldian

Hainbat herritar batu dira inaugurazio ekitaldian.

 

Inauguratu dute Mañariko kultur etxe berria. Errose Bustintza izena eman diote, idazle ezagunaren omenez. Barikuan egin zuten inaugurazio ekitaldia, eta 60 bat herritar bertaratu ziren. Dantzarien agurraren ostean, barrura sartu eta bisita egin zuten. Bideo batean Korrika pasa zeneko irudiak ikusi zituzten, eta argazki lehiaketako erakusketa ere zabaldu zuten. Maiatzaren 10era arte egongo da argazkiak ikusi eta botoa emateko aukera.

 

Inaugurazioa amaitzeko, pintxoak eskaini zituzten.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!