Gaur zabalduko dute Errekondoko kultur etxe berria

Anboto 2013ko api. 26a, 09:02

Areitio zinegotziak azaldu du liburutegia dinamikoa izatea gura dutela

Areitio zinegotziak azaldu du liburutegia dinamikoa izatea gura dutela.

 

Gaur arratsaldean egingo dute Errekondoko kultur etxearen inaugurazio ekitaldia, 18:30etik aurrera. Herritarrek bertatik bertara ikusi ahal izango dute zerbitzu berria. Hemendik aurrera, frontoiko aretoan barik, bertan egongo da liburutegia.

 

Ainara Areitio zinegotziak azaldu du liburutegia dinamikoa izatea gura dutela. Irakurtzeko txoko lasaia egokitu dute, eta ikasteko aparteko gunea ere bai; KZgunea ere bertan dago. Liburutegian hainbat ekintza egiteko esperantza agertu du Areitiok, batez ere, ume eta gazteei begira. 15:00etatik 19:00etara egongo da zabalik kultur etxea. Ikasleei gainerako orduetan erabiltzeko aukera ematea ere aztertzen dabiltza.

 

Goiko solairuan, jubilatuentzako lekua sortu dute. Bertan batu ahal izango dira, eta Ursula Donea nagusien elkarteko ekintzak ere hantxe egin ahal izango dituzte. 2008an erosi zuen udalak Errekondo, eta bost urtera zabaldu dute. Areitiok adierazi du kultur etxearen inaugurazioa gertaera garrantzitsua dela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!