Aurtengo auzolanak prestatzen hasiko dira

Anboto 2013ko api. 20a, 08:21

Mañariko Udalak bultzatutako auzolanak ekainean egingo dituzte. Baina, horiek ondo antolatu gura dituztela esan dute, eta horregatik, datorren astean auzo batzarrak egiten hasiko dira

Mañariko Udalak bultzatutako auzolanak ekainean egingo dituzte. Baina, horiek ondo antolatu gura dituztela esan dute, eta horregatik, datorren astean auzo batzarrak egiten hasiko dira.

 

Honako hauek dira datak: 23an San Lorenzon, San Juanen eta Artzubin; 24an Urrungo errotan, Parke gorrian eta Andra Marin (19-21); eta 25ean Arri tokin, udaletxean eta Andra Marin (3A-3B).

 

Parte hartu gura dutenek beharrizanen eta erreminten inguruko galdetegi bat bete beharko dute. Maiatzaren 25ean batzar bat egingo dute guztiekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!