Mendizale bat erreskatatu zuten zapatuan Mugarran

Anboto 2013ko api. 15a, 08:57

Mugarra mendian behera zihoan mendizale zauritu bat erreskatatu zuen, zapatuan, Ertzaintzak. Erreskate unitateko helikoptero batekin bajatu zuten 55 urteko gizonezkoa. Mugarran behera zetorrela erorikoa izan zuen mendizaleak

Mugarra mendian behera zihoan mendizale zauritu bat erreskatatu zuen, zapatuan, Ertzaintzak. Erreskate unitateko helikoptero batekin bajatu zuten 55 urteko gizonezkoa. Mugarran behera zetorrela erorikoa izan zuen mendizaleak.

 

Mugarra mendira igo eta gero Mugerrakolandatik behera zetorrela izan zuen erorikoa mendizaleak eta berak deitu zuen SOS-Deiak-era. Minduta zegoen eta ezin zuen ibili, Ertzaintzak jakin eragin duenez, horregaitik Ertzaintzako erreskate unitateko helikoptero bat joan zen bertaraino. Gurutzetako erietxera eroan zuten mendizalea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!