Lepoa zaintzeko ikastaroa hasiko dute jubilatuek astelehenean

Anboto 2013ko api. 7a, 08:31

Mañariko jubilatuen Ursula Donea elkarteak lepoa zaintzeko ikastaroa antolatu du, eta astelehenean, apirilaren 8an, egingo dute lehenengo saioa. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da kultur etxean

Mañariko jubilatuen Ursula Donea elkarteak lepoa zaintzeko ikastaroa antolatu du, eta astelehenean, apirilaren 8an, egingo dute lehenengo saioa. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da kultur etxean.

 

Datozen asteetan, beste lau saio ere egingo dituzte honako data hauetan: apirilaren 15ean, 22an eta 29an, eta maiatzaren 6an. Egoitzako ordutegia Horrez gainera, udalak jubilatuen egoitzako ordutegi berriaz informatu gura izan ditu Ursula Donea elkarteko bazkideak. Azaldu dutenez, astelehenetik zapatura arratsaldeko 16:30etik 21:00etara egongo da zabalik, eta domeka zein jaiegunetan 17:00etatik 21:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!