Batukada ikastaroa apirilean emango dute

Anboto 2013ko mar. 24a, 08:09
Apirilean emango dute Mañarian batukada ikastaroa. Interesa agertu duten hainbat herritarregaz batzar zabalak egin dituzte azken asteetan, eta ikastarorako sasoi hori aukeratu dute.

Apirilean emango dute Mañarian batukada ikastaroa. Interesa agertu duten hainbat herritarregaz batzar zabalak egin dituzte azken asteetan, eta ikastarorako sasoi hori aukeratu dute.

 

Ainara Areitio kultura zinegotziak azaldu duenez, hiru egunetan garatuko da. Zapatuetan izatea gura dute, baina ikastaroa emateko enpresa bat kontratatu dute, eta haren mende ere egongo da egunak zehaztea. Apirileko lehenengo astean izena emateko aukera egongo da.

 

Hurrengo asteetan garatuko litzateke ikastaroa, ordubete inguruko hiru saiotan. Areitioren arabera, gaur egungo liburutegian izango da –ordurako lekuz aldatuta egongo da. Bakoitzak hamabost euro ordaindu beharko ditu. Izena udaletxean eman behar da, edota 946818998 telefono zenbakira deituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!