Jaio: "Botikina, oinarrizko zerbitzua dela uste dugu"

Anboto 2013ko mar. 15a, 08:55

Udalak botikina berreskuratuko du, eta une hauetan, osasun sailagaz tramitazioetan dabil

Udalak botikina berreskuratuko du, eta une hauetan, osasun sailagaz tramitazioetan dabil.

 

Mañariko Udala herrian botikina ipintzeko tramiteak egiten dabil. Aurrekontu parte-hartzaileen bidez sortutako ideia bat da botikinarena; lehen ere bazegoen zerbitzu bat da, baina duela urte pare bat kendu egin zuten. Udalak zerbitzua berreskuratuko du.

 

Oraingo liburutegian ipintzeko asmoa dauka, baina lehenik liburutegi berria inauguratuko du. “Botikina oinarrizko zerbitzua dela uste dugu”, esan du Endika Jaio alkateak. 800 biztanletik beherako herrietan zabaldu ahal dira botikinak. Une honetan, udala Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailagaz tramitazioetan dabil. Baldintzak bete direla egiaztatzean, lehiaketa bat egongo da farmaziei begira, botikina nork kudeatuko duen zehazteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!