Udal webgunea berriztu guran, herritarren laguntzagaz

Anboto 2013ko mar. 7a, 08:30

Mañariko Udalak bere webgunea berriztu gura du, ordena eman eta atalak eguneratzeko. Hala, herritarren laguntza eskatu du, \"webgune ahalik eta funtzionalena egiteko\".

Mañariko Udalak bere webgunea berriztu gura du, ordena eman eta atalak eguneratzeko. Hala, herritarren laguntza eskatu du, “webgune ahalik eta funtzionalena egiteko”.

 

Udal ordezkariek azaldu dute, euren ustez Interneteko atariaren atalak ordena barik daudela. Atal horien artean herriko enpresei begirakoa aipatu dute, adibide legez. Mañarian enpresa bat daukan edozeinek bertan agertu gura badu, udalagaz harremanetan ipini dadila eskatu diote. Enpresak sektoreka banatu eta horien datuak agertzea gura dute udal arduradunek. Beste gairen bati buruzko ekarpenak ere jasotzeko aukera dagoela azaldu dute, eta guztiak aztertuko dituztela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!