Umeek herrian hartuko dute Korrika

Anboto 2013ko mar. 3a, 08:49

Udalak gutuna bidali du inguruko ikastetxeetara, Korrika herritik pasatzen den egunean Mañariko umeak bertan egon ahal izatea baimentzeko. Era horretan, umeek herrian bertan hartu ahal izango dute Korrika 18

Udalak gutuna bidali du inguruko ikastetxeetara, Korrika herritik pasatzen den egunean Mañariko umeak bertan egon ahal izatea baimentzeko. Era horretan, umeek herrian bertan hartu ahal izango dute Korrika 18.

 

Mañarin 13:30ean sartuko da, martxoaren 20an. Udalak honako hau proposatu du: parte hartu gura duten umeak autobusez batuko ditu, eta eskola orduak amaitu artean, tailerrak eta antzeko ekitaldiak eskainiko ditu umeentzat. Ordu horietan, udala egingo da umeen kargu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!