Ura, argazki lehiaketarako gaia

Anboto 2013ko ots. 19a, 10:43

Udalak argazki lehiaketa antolatu du. 12 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahalko du bi mailatan banatuta; 18 urtera artekoak eta hortik gorakoak. Ura da argazkiak ateratzeko gaia

Udalak argazki lehiaketa antolatu du. 12 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahalko du bi mailatan banatuta; 18 urtera artekoak eta hortik gorakoak. Ura da argazkiak ateratzeko gaia.

 

Martxoaren 1etik 28ra bitartean aurkeztu behar dira lanak udaletxean. Bakoitzak gehienez argazki bi eroan ahalko ditu, antolatzaileek esan dutenez. Otsaila eta martxoan zehar Mañarian ateratako argazkiak izan beharko dira, koloretan. Gazteek 100 euro izango dituzte jokoan, eta helduek 200. Epaimahai baatek bost argazki aukeratuko ditu, eta apirilean ikusgai ipiniko ditu udalak. Herritarren botoak erabakiko du zein den onena. Informazio gehiago, udalaren webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!