Batukada ikastaroan izena emateko aukera otsailean zehar

Anboto 2013ko ots. 13a, 09:57

Durangaldeko edonori gonbita egin gura diote

Durangaldeko edonori gonbita egin gura diote.

 

Herrian batukada ikastaroa egin guran dabiltza Kultura sailetik. Otsailaren 1ean, informaziorako batzarra egin zuten, eta hamabi lagunek agertu zuten parte hartzeko interesa. Baina, kopuru hori handitzeko asmoa daukate bultzatzaileek.

 

Mañariarrez gainera, Durangaldeko edozein biztanleri bertan parte hartzeko gonbita egin gura diote. Horregatik, otsailean zehar izena emateko aukera egongo da, azaldu dutenez. Hil amaieran batzar bat egingo dute aurkeztutakoekin, daten eta prezioen inguruko informazioa azaltzeko. Interesdunek udaletxean eman behar dute izena, edo 94 681 89 98 telefonora deitu ahal dute. Bestalde, kultura.manaria@bizkaia.org helbidera mezu elektronikoa bidaltzea ere posible da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!