Hirigintza ikuspegitik herria zelan antolatu hausnartuko dute

Anboto 2013ko ots. 6a, 12:20

Plan Orokorra idatzi aurretik, prozesu parte-hartzailea garatuko dute

Plan Orokorra idatzi aurretik, prozesu parte-hartzailea garatuko dute.

 

Mañaria etorkizunean zelan eraiki eta antolatu. Hori aztertu eta erabaki gura du udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren bidez. Hori idatzi aurretik, ordea, herritarrekin prozesu parte-hartzailea garatuko dute. Udalak enpresa bat kontratatuko du prozesu hori diseinatzeko. 59.000 euroko aurrekontua daukate, eta udaberrian hastea itxaroten dute, Endika Jaio alkateak esan duenez.

 

Joan zen barikuan, ohiko udalbatzarrean erabaki zuten egitasmoaren esleipenari ekitea. Jaiok dio, etorkizunera begira, proiektu garrantzitsuenetakoa dela HAPO, eta partaidetzari indarra eman dio. "Herri osoa arautzen da; beraz, herritarrek badaukate zeresana. Lehen, parte-hartzea alegazioetara mugatzen zen, eta orain hasieratik egin gura dugu". Etxebizitzak, industriaguneak, kirol guneak... Arlorik arlo plan berri bat egitea beharrezkoa da Jaioren ustez. Izan ere, oraingoak hamar urtetik gora dauzka, eta egungo egoera ekonomikoagaz bat datorren plana zehaztu gura dute. Lurraren erabilera ekonomia iraunkorra bultzatuz eta ingurugiroa errespetatuz arautzea dute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!