Jubilatuen txokolatada egingo dute hilaren 12an

Anboto 2013ko ots. 6a, 08:35

Mañariko jubilatuek elkartzeko hitzordua edukiko dute otsailaren 12an. Jubilatuen elkarteak txokolatada antolatu du egun horretarako, inauteriak direla kontuan hartuta. Herriko Tabernan izango da ospakizuna, 18:00etatik aurrera

Mañariko jubilatuek elkartzeko hitzordua edukiko dute otsailaren 12an. Jubilatuen elkarteak txokolatada antolatu du egun horretarako,inauteriak direla kontuan hartuta. Herriko Tabernan izango da ospakizuna, 18:00etatik aurrera.

 

Azaldu dutenez, tabernan bertan eman behar dute izena interesdunek. Ogitartekoa, txokolatea eta ardoa eskainiko dizkiete, eta ordainetan 6,5 euro ipini beharko ditu bakoitzak.

 

Bestalde, astelehenean Santa Ageda koplak abesten irtengo dute hainbat herritarrek 09:00etan. Batutako dirua Korrikaren kilometro bat erosteko izango da, martxoan Mañaritik pasatuko da-eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!