Liburutegiko txartela berritu beharko dute erabiltzaileek

Anboto 2013ko urt. 17a, 11:49

Liburutegia kultur etxera lekuz aldatuko du udalak otsailean, egindako aurreikuspenen arabera. Horregatik, erabiltzaileei txartel berria egiteko eskatu die udalak

Liburutegia kultur etxera lekuz aldatuko du udalak otsailean, egindako aurreikuspenen arabera. Horregatik, erabiltzaileei txartel berria egiteko eskatu die udalak.

 

Liburutegian bertan orain arte erabilitako txartela aurkeztu behar da, NAN agiriagaz batera. Hainbat abantaila edukiko dituzte txartela berrituta. Izan ere, Euskal Liburutegi Sare Nazionalaren Internet bidezko zerbitzua erabili ahal izango dute horrela. Liburuen maileguak luzatu edota dokumentuen erreserbak egitea posible izango dute www.euskadi.net/katalogobateratua atarian sartuta.

 

Liburutegia kultur etxeko lehenengo solairuan egokituko dute, eta otsailaren erdialderako prest egotea aurreikusi dute udal arduradunek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!