Botikina berreskuratuko dute aurten mañariarrek

Anboto 2013ko urt. 13a, 08:30

Botikina berriro martxan ipintzea zehaztu dute aurrekontuetan; 9.230 euro dauzkate horretarako

 

 

 

Botikina berriro martxan ipintzea zehaztu dute aurrekontuetan; 9.230 euro dauzkate horretarako.

 

Mañariko Udalak aho batez onartu ditu 2013rako aurrekontuak eta, bertan, botikina berriro martxan ipintzea zehaztu dute. Lokal bat egokituko dute horretarako. Hala, 9.230 euro gorde dituzte egitasmorako, eta %54ko dirulaguntza edukitzea espero dute. Egitasmo hau, beste batzuen artean, herritarren ekarpenekin osatu dute. Plazako umeentzako parkea ere ekarpen horiengatik konponduko dute, esaterako.

 

Aurrekontuetan, Gizarte Laguntza lako partidak ez dituzte murriztu gura izan, Endika Jaio alkateak azaldu duenez. Aurten Hiri Antolamendurako Plan Orokorra lantzen hasiko dira, eta prozesu parte-hartzailea ipiniko dute martxan horretarako.


 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!