Bigarren eskuko azoka egingo dute domekan

Anboto 2012ko abe. 14a, 12:23

11:00etatik 14:00etara ipiniko dituzte produktuak, frontoian

11:00etatik 14:00etara ipiniko dituzte produktuak, frontoian.

 

Bigarren eskuko produktuak erosteko aukera egongo da domeka honetan Mañarian. Azoka berezitu hori egingo dute udalak antolatuta. Iaz, esaterako, arropa, liburuak, bizikletak edota altzariak egon ziren saltzeko. Udalak, mañariarrei gainera, Durangaldeko biztanleei ere egin die gonbidapena azokara hurreratzeko.

 

Udalak berak ere postua ipini zuen iaz, eta aurten errepikatu egingo du. Soberan edo funtzio barik geratu diren material batzuk salduko ditu, bota beharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!