Umeen topaleku izango da aurten ere Gabonetako Txokoa

Anboto 2012ko abe. 19a, 08:31

Udalak Gabonetako Txokoa antolatu du berriro, sasoi horretan lanean ibiliko diren gurasoei aukera bat eman guran. Abenduaren 26tik 28ra zabalduko da umeen topaleku hori, eta liburutegian egongo da

Udalak Gabonetako Txokoa antolatu du berriro, sasoi horretan lanean ibiliko diren gurasoei aukera bat eman guran. Abenduaren 26tik 28ra zabalduko da umeen topaleku hori, eta liburutegian egongo da.

 

Antolatzaileek azaldu dutenez, hiru eta hamalau urte bitartekoei zuzenduta egongo da, eta  seina euro ordaindu beharko dute. Goizeko 10:00etatik 12:00etara iraungo du zerbitzuak.

 

Iaz ipini zuten lehenengoz Gabonetako Txokoa. “Izandako arrakastaren ondorioz, aurten ere proiektu horrekin jarraitzea erabaki dugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!