Jaietako irudien erakusketa egingo dute gaur iluntzean

Anboto 2012ko aza. 30a, 11:31

Jai batzordeak aurtengo Andra Mari jaietako argazki eta bideoak erakutsiko ditu gaur, iluntzeko 20:30ean udal aretoan egingo den ekitaldian

Jai batzordeak aurtengo Andra Mari jaietako argazki eta bideoak erakutsiko ditu gaur, iluntzeko 20:30ean udal aretoan egingo den ekitaldian.

 

Eneritz Areitio jai batzordeko kideak azaldu duenez, material guztiagaz muntaia egin dute, eta ordu laurden inguruko proiekzioa eskainiko dute. Gainera, irudi horietako batzuk herritarrek emandakoak izango dira. Izan ere, jai batzordeak eskakizuna egin du azken asteetan.

 

Ekitaldia, herritarrei eskerrak emateko ere aprobetxatuko dute, Areitiok esan duenez: “Jaietan herritarren parte-hartzea eta laguntza oso handia izan zen”. Areitiok adierazi du jaien oso balorazio positiboa egin zutela. Laster hasiko dira datorren urteko jaiak prestatzen, eta herritarrei bertan parte hartzeko aukera ere eman gura diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!