Bigarren eskuko azokan parte hartzeko izena eman ahal da

Anboto 2012ko aza. 24a, 09:53

Abenduaren 16an egingo dute Mañarian bigarren eskuko azoka, frontoian. Udalak antolatu du ekimena, eta Ainara Areitio kultura zinegotziak esan du parte hartu gura dutenek badutela dagoeneko izena emateko aukera

Abenduaren 16an egingo dute Mañarian bigarren eskuko azoka, frontoian. Udalak antolatu du ekimena, eta Ainara Areitio kultura zinegotziak esan du parte hartu gura dutenek badutela dagoeneko izena emateko aukera.

 

Durangaldeko biztanleei ere gonbita egin die Areitiok. Azaroaren 30ean itxiko dute parte-hartzaileen zerrenda. Bigarren eskukoa den edozer ipini ahal izango da salgai. Iaz, esaterako, arropa, liburuak, bizikletak edota altzariak egon ziren saltzeko. Aurten partaideek euro bi ordaindu beharko dute postua ipintzeko; udalak utziko dizkie mahai eta aulkiak. Udalak berak ere  postua ipini zuen iaz, eta aurten errepikatu egingo du. Areitiok adierazi du aulkiak, mahai bat eta idaz-makina bat ipiniko dituztela, besteak beste.

 

Jaietako argazkiak ikusgai

Bestalde, jai batzordeak aurtengo jaietako argazkiak batu ditu, eta datorren barikuan erakutsiko dituzte. Bideo-muntaia egin dute argazkiekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!