Guraso taldeak sustatuta, Olentzeroren etxera bisita

Anboto 2012ko aza. 17a, 08:43

Domekan Mungiara joango dira 35 lagun inguru Olentzeroren etxea bisitatzera. Izenaduba basoa legez ezagutzen da parke hori, eta umeek ikazkin ezagunaren mitologian murgildu ahal izango dute

Domekan Mungiara joango dira 35 lagun inguru Olentzeroren etxea bisitatzera. Izenaduba basoa legez ezagutzen da parke hori, eta umeek ikazkin ezagunaren mitologian murgildu ahal izango dute.

 

Goizeko 09:00etan irtengo dute Mañaritik, eta bisita 10:00etan egingo dute. Herrian sortu berri den guraso taldeak eratu du ekimena. Iratxe Gazteluiturri gurasoak kontatu du zelan hasi ziren aitak eta amak batzen. Errolda aztertzean ume ugari zeudela ikusi ei zuen udalak, eta batzar informatibo batean gurasoei laguntzeko prest zeudela esan zuten. Horren harira, talde txiki bat batzen hasi zen.

 

Umeek lotura izatea gura dute. Lotura, euren artean eta herriagaz. Gazteluiturrik esan duenez, esaterako, auzo eta baserriak ezagutzea, edota ogia zelan egiten den ikustea pentsatu dute hurrengo ekimenetarako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!