Aurrekontuak lantzeko batzarrak hasiko dituzte

Anboto 2012ko urr. 26a, 08:29

Mañariko Udalak herritarren ekarpenagaz osatu gura ditu 2013rako aurrekontuak. Hain zuzen, inbertsioen atal bat gorde du proiektuak iritzi horien arabera zehazteko. Gaur eta bihar egingo dituzte lehenengo batzarrak, udaletxeko aretoan

Mañariko Udalak herritarren ekarpenagaz osatu gura ditu 2013rako aurrekontuak. Hain zuzen, inbertsioen atal bat gorde du proiektuak iritzi horien arabera  zehazteko. Gaur eta bihar egingo dituzte lehenengo batzarrak, udaletxeko aretoan.

 

Gaurkoa 19:00etan izango da, eta biharkoa 12:00etan. Herritarrei prozesuaren nondik norakoak azalduko dizkiete, eta proposamenak batzeko lehenengo aukera ere izango da.

 

Endika Jaio alkateak esan duenez, informazioa banatu dute etxerik etxe. Ekarpenak egiteko fitxa bat ere eskaini dute. Herritarrek fitxa horren bidez aurkeztu beharko dituzte ideiak, azaroaren 5a baino lehen. Herritarrek, ordezkariek eta teknikariek osatutako talde batek aztertuko ditu gero ideia horiek 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!