Zinegotzi kargua utzi du Igone Ikobaltzeta jeltzaleak

Anboto 2012ko urr. 12a, 08:43

Aurreko legealdian kultura zinegotzia izan zen; Eli Vegak hartuko du zinegotzi aulkia bere ordez

Aurreko legealdian kultura zinegotzia izan zen; Eli Vegak hartuko du zinegotzi aulkia bere ordez.

 

EAJ udal taldeko Igone Ikobaltzetak zinegotzi kargua uzteko erabakia hartu du. “Azken hilabete hauetan karguak eskatzen duen dedikazioa ezin izan diot eskaini. Beraz, zuzenena nire postua hurrengoari uztea dela erabaki dut”. Eli Vegak hartuko du aulkia bere ordez. “Seguru nago bere eginbeharra ondo beteko duela”.

 

Ikobaltzetak bost urte egin ditu udalean eta aurreko legealdian kultura zinegotzi izan zen. “Oso gustura egon naiz, bai nire alderdikoekin bai bestekoekin”. Eskerrak eman gura izan dizkie urte hauetan lagundu diotenei. “Batez ere hasieran asko lagundu ninduten. Hori barik, egin beharreko bidea askoz gaitzagoa izango zen”. Herritarrak ere eskertu ditu. “Mañaria bizirik dago, eta horrela irauteko gutako bakoitzak arnasa eman behar diogu”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!