Zalloventa harrobiko instalazioak kentzen hasi dira dagoeneko

Anboto 2012ko urr. 7a, 08:03

Berreskuratze proiektua laster onartuko du Eusko Jaurlaritzak; datorren urtean hasiko dira betetzen

Berreskuratze proiektua laster onartuko du Eusko Jaurlaritzak; datorren urtean hasiko dira betetzen.

 

Zalloventa harrobia bere amaiera fasean dago. Hori baieztatu du


Kronologia

2007ko uztaila
Zalloventak ustiapen eremua handitzeko Eusko Jaurlaritzak emandako kontzesioa atzera bota zuten auzitegiek

2009ko apirila
Urkiolako Parke Naturaleko Patronatoak araudi berria sortzea onartu zuen; harrobien hedapena mugatuko luke

2010eko otsaila
Urkiolan erauzketa jarduerak debekatu zituen Eusko Jaurlaritzak

2010eko maiatza
Zalloventaren zabalkundeari ezezkoa eman zion Jaurlaritzak

2010eko ekaina
Auzitegi Gorenak Mañariko bizilagunen aldeko epaia eman zuen

2010eko uztaila
Zalloventa harrobia ixteko agindu zuen Eusko Jaurlaritzak

2011ko urria
“Ondarean eragindako kalteengatik” 9,2 milioi euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio Jaurlaritzak Zalloventari


Jorge Letamendiak, Eusko Jaurlaritzako harrobi eta energia zuzendariak. 
“Harrobiaren kanpoko instalazioak kentzen hasi dira, eta berreskuratze proiektua  laster onartzea itxaroten dugu”.

 

Gabonak bitartean ibiliko dira egiturak eta tresneria kentzen. Harrobiaren zuloa betetzeko lana, berreskurapena,
datorren urtean hasiko dela esan du Letamendiak. Aurreratu du enpresa badabilela egitasmo hori diseinatzen. Zalloventako zuloa eta eremua betetzeko 300.000 metro kubiko material erabiliko dute. 
Enpresa berekoa da Markomin Goikoa harrobia, eta horko 
soberakina aprobetxatuko ei dute. Material hori  kalitatezkoa dela dio 
Letamendiak: “Gure baldintza izan da materiala lehen mailakoa izatea. Hormetan egonkortasuna bermatzen du”.
Atxarten, azterketarik ez

 

Atxarte eta Atxa-Txiki harrobiak berreskuratzeko planek eztabaida 
sortu dute azkenaldian. Horretaz galdetuta, Letamendiak dio ez 
dela beharrezkoa ingurumen eraginaren azterketarik.
 AHTaren obretan ateratako materiala ere lehen mailakoa 
dela esan du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!