Santa Ursulako jaia inoiz baino zabalagoa egin guran

Anboto 2012ko ira. 30a, 08:05

Mañariko Ursula Donea jubilatuen elkarteak urriaren 21erako ekintza-sorta prestatu du. Urtero egiten dute jaialdia Santa Ursula Egunean, herriko zaindaria da-eta

Mañariko Ursula Donea jubilatuen elkarteak urriaren 21erako ekintza-sorta prestatu du. Urtero egiten dute jaialdia Santa Ursula Egunean, herriko zaindaria da-eta. 

 

Joan zen domekan batzarra egin zuten elkarteko bazkideek, eta jaialdia eratzeko beharrean ibili ziren. Irene Gorospe lehendakariak eta Isabel Etxanobe idazkariak azaldu dute inoiz baino jai zabalagoa egin gura dutela. Horretarako, jubilatuez gainera herritar guztiak ere gonbidatuko dituzte.

 

Meza eta dantzariekin hasiko dute urriaren 21eko jaia. Gero bazkari herrikoia egingo dute frontoian, eta 100 lagunen bueltan batzea espero dute antolatzaileek. Txartelak salgai ipini dituzte dagoeneko tabernetan; bazkideek hamabost euro ordaindu beharko dute eta kide ez direnek hamazortzi. Bazkalostean omenaldia egingo dute, eta erromeriagaz amaituko da ospakizuna. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!