Ehiza postuen lehenengo zozketa, 21ean egingo dute

Anboto 2012ko ira. 13a, 08:55

Saibi-Iturriotz eta Bitañoko ehiza postuetarako zozketak egingo dituzte Mañariko udaletxean. Lehenengoa, irailaren 21ean izango da, 22:30ean

Saibi-Iturriotz eta Bitañoko ehiza postuetarako zozketak egingo dituzte Mañariko udaletxean. Lehenengoa, irailaren 21ean izango da, 22:30ean.

 

Aurreko egunerako aurkeztu beharko dituzte eskaerak interesdunek. Adjudikazio horrek urrirako balioko du. Mugarra ehiza taldeko bazkideen zozketa hilaren 24an egingo dute, 19:00etan. Azaroan postuak nork erabiliko dituen, ostera, urriaren 5ean eta 22an erabakiko dute.

 

Bestalde, ehiza kontrolaturako baimenak ere zozkatuko dituzte udaletxean. Urritik urtarrilera bitartekoak izango dira. Urriaren 4an eta 25ean, azaroaren 22an eta abenduaren 20an egingo dituzte zozketak. Guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, antolatzaileek azaldu dutenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!