Liburutegi berriko obrari ekingo dio udalak

Anboto 2012ko abu. 30a, 10:56

Errekondo eraikinean atonduko diote leku berria liburutegiari eta 2013 hasieran zabaldu gura dute

Errekondo eraikinean atonduko diote leku berria liburutegiari eta 2013 hasieran zabaldu gura dute.

 

Mañariarrek liburutegi berria edukiko dute 2013an. Udalak irailean hasiko ditu lanak, eta uste dute datorren urte hasierarako prest egongo dela. Errekondo eraikinaren lehenengo pisuan egokituko dute. Ikasteko mahaiak, taldeko lanak egiteko gunea eta umeen txokoa ipiniko dituzte bertan. KZgunea ere hara eroango dute. Liburuak eta baldak gune zaharretik berrira eroango dituzte. 83.200 euroko aurrekontua eta %44ko laguntza dauka obrak; oraindik beste bi laguntzaren zain daude.

 

Endika Jaio alkatearen ustez, Errekondo leku hobea da ikasteko. Frontoian, frontisaren atzealdean dago egungo liburutegia, eta piloten zarata entzuten ei da. Gainera, zerbitzuari buruz herriko ikasleekin berba egiteko asmoa agertu du Jaiok. Azterketa sasoian 24 orduz erabiltzeko aukera ematea aztertzen ari dira. Egungo liburutegian zer egin ere herritarrekin kontsultatuko dute.

 

Udalak 2009an erosi zuen Errekondo, kultur etxe bihurtzeko. Beheko solairuan taberna dago, eta jubilatuen egoitza da gaur egun. Bigarrenean tailerrentzako lekua egiteko asmoa daukate, eta baliteke jubilatuek ere etorkizunean han edukitzea txokoa. Hauek gainerako herritarrekin erlazionatzea sustatu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!