Laguardiara joango dira, upategian bazkaltzera

Anboto 2012ko uzt. 13a, 08:48

Mañariko Udalak irteera eratu du biharko. Laguardiara joango dira egun pasa, eta hango Launa upategian bazkalduko dute. Goizeko 09:00etan irtengo dute Mañariko autobus geltokitik

Mañariko Udalak irteera eratu du  biharko. Laguardiara joango dira egun pasa, eta hango Launa upategian bazkalduko dute. Goizeko 09:00etan irtengo dute Mañariko autobus geltokitik.

 

Goizeko 11:00etan helduko dira, gutxi gora-behera, upategira. Instalazioak bisitatuko dituzte, eta hamaiketakoan batuko dira gero. 12:30 aldean, Laguardiara hurreratuko dira, herriguneko upategi bat ezagutzera. Ostean, Launara bueltatu eta hantxe bazkalduko dute. Bazkalostean libre edukiko dute.

 

Udalak urtero antzeko irteeraren bat antolatzeko ohitura dauka. Aurtengora inskribatu direnek, 40 euro ordaindu behar izan dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!