Jai batzorde berriak egin du andramarietarako egitaraua

Anboto 2012ko uzt. 7a, 08:57

Herritarrei laguntza eskatu eta asko prest agertu dira barran txandak egiteko edo garbiketetarako

Herritarrei laguntza eskatu eta asko prest agertu dira barran txandak egiteko edo garbiketetarako.

 

Aurtengo Andra Mari jaietarako egitaraua prestatu dute Mañarian. Jai batzordea berria da, aurten arte enpresa bidez antolatzen ziren-eta jaiak. Udalak bultzatuta sortu dute batzordea, eta joan zen barikuan aurkeztu zieten herritarrei egitaraua. Udaletxeko aretoa bete egin zela esan du Eneritz Areitio batzordeko kideak. Laguntza ere eskatu zieten herritarrei. Barran txandak egiteko edota garbiketarako prest agertu zen jendea. “Jaiak egiteko, laguntza hori ezinbestekoa da”.

 

Egitarauan, orain arte arrakasta eduki duten ekimenak mantendu dituzte. Afari herrikoia eta paella txapelketa daude  horien artean. Kontzertuen artean, Zea Mays, Antton eta Kupela taldeak programatu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!