Auzolana amaitu dute, festa giroan

Anboto 2012ko eka. 25a, 12:19

Zapatuan egin zituzten azkeneko beharrak, eta bazkarian batu ziren parte-hartzaile guztiak

Zapatuan egin zituzten azkeneko beharrak, eta bazkarian batu ziren parte-hartzaile guztiak.

 

Amaitu dituzte auzolanak Mañarian. Ekaineko lehenengo asteburu bietan auzobideak garbitzen eta inguruak atontzen ibili ziren. Zapatuan, ostera, bestelako beharrak egin zituzten, helduez gainera umeek ere parte hartzeko. Endika Jaio alkateak azaldu du, besteak beste, barandak margotzen ibili zirela taldean. Auzolanetan 58 lagunek parte hartu dute guztira. Hauen ekarpena eskertzeko, udalak doako bazkaria antolatu zuen zapatuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!