Gaitak egindako ibilbidea azalduko du Gamindek

Anboto 2012ko eka. 25a, 08:53

Martitzenerako antolatu du hitzaldia Gerediagak

Martitzenerako antolatu du hitzaldia Gerediagak.

 

Durangaldeko gaiteroak eta soinu-tresna horrek eskualdean izandako zabalpena. Horretaz berba egingo du Jon Gamindek martitzen honetan. Gerediagak eratutako berbaldia 19:30ean hasiko da Mañariko udaletxeko areto nagusian.

 

Dantza tradizionalaren ikertzailea da Gaminde, eta 30 urtetik gora daroaz gaita edo dultzaina jotzen. “Soinu-tresna hau gurean zer izan den eta zer den azaltzen saiatuko naiz”. Gainera, Mañariko Juan Bilbaoren gaitarako piezak joko ditu, haren seme Karmelo Bilbaogaz batera. 1991n hil zen Juan BIlbao. Inguruko beste gaitero batzuren datuak ere emango ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!