Bi urtetik gorakoentzako udalekuak eratu dituzte

Anboto 2012ko eka. 15a, 08:20

Ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 20an amaituko dituzte aurtengo udalekuak

Ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 20an amaituko dituzte aurtengo udalekuak.

 

Mañariko Udalak bi urtetik gorako haurrentzako udalekuak antolatu ditu, eta ekainaren 25ean hasiko direla iragarri dute. Goizeko 09:00etatik 13:00etara eskainiko dute zerbitzua, astelehenetik barikura bitartean.Gaurkoa da izena emateko azken eguna. Liburutegira joan behar da horretarako. Astebete, bi, hiru edo lau asterako apuntatu ahal da. Uztailaren 20an amaituko dituzte aurtengo udalekuak.

 

Azoka, U2 tabernan

Bestalde, bigarren eskuko azoka eratu dute U2 tabernan, zapaturako. Arropak eta bitxiak ipiniko dituzte salgai arratsalde partean, antolatzaileek azaldu dutenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!