Joan zen asteburuko saioan espero baino behar gehiago aurreratu zuten, udalak adierazi duenez.
Udalak proposatutako auzolanaren bigarren saioa egingo dute asteburu honetan. Auzobideak garbitzen eta herria atontzen hasi ziren joan zen astean mañariarrak. 40 lagunen bueltan ibili ziren lan-tresnak eskuan hartuta. Asteburuan, partaidetza handituta jarraituko dute auzolanean. Eneritz Elgezua zinegotziak eman ditu azalpenak: “Azken egunotan, beste hamalau pertsonak eman dute izena”.
Elgezuak balorazio oso positiboa egin du joan zen asteburuko emaitza ikusita. “Espero baino gehiago aurreratu genuen”. Azaldu dutenez, batez ere auzobideak garbitzen ibili ziren. Jendea gogoz aritu ei zen, eta “giro ona” izan zuten beharrerako. Lanak amaituta, luntxa prestatu zuten parte-hartzaileentzat.
Auzobideekin segituko dute
Aurreko asteburuan herriko zenbait eremutan ibli ziren lanean. Oraingoan, beste auzobide batzuk garbitzera joango dira. Bihar goizean batuko dira berriro.